[ARGAZKIAK] Arainburu Mendi Taldekoak Aralarren izan dira larunbatean

Ttipi-Ttapa

Hogeita bost lagunek parte hartu zuten larunbatean Arainburu Mendi Taldeak antolatutako irteeran. Lau bat orduko itzulia osatu zuten, Albi, Bustintzako borda, Beloki etaTtutturre kaskoetara igoz. Eguraldi bikaina eta paraje dotoreez gozatzeko aukera izan zuten.

Denboraldiko lehenbiziko irteera osatuta, hurrengo hitzorduen berri eman dute dagoeneko. 

  • Urriak 24: Goizueta-Oiartzun
  • Azaroak 15: Goiko zentrala-Sasain- Iturria-Izaieta
  • Abenduak 31: Mandoegi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun