Euskal soinu ondarearen ibilbideak zikloa Jeiki abesbatzak Nafarroako Kutxa Fundazioan aurkeztutako proiektua da. Beraien emanaldietan euskal autoreen errepertorioa jorratzen dute, kronologikoki eta era pedagogiko batean. XV. eta XVI. mendeko Alostorrea eta Jançu Janto kantak, euskarazko kantarik zaharrenak izan daitekeenak interpretatzen dituzte eta herrikoiagoak diren kantak historiako autore ezberdinen moldaketekin interpretatzen dituzte. Kontzertuan zehar abesbatzako zuzendaria den Vinaixa Gartziak azaltzen ditu historian zehar musika idazteko erak izan dituen aldaketak.