Irailaren 19an, larunbatean, Goizuetako plazan elkartuko dira 07:30ean. Bertatik, Albira igoko dira kotxez. Hamar kilometroko itzulia antolatu dute Albitik, Beloki eta Ttutturrera igo eta bueltan berriz ere Albira jaitsiz. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta aldatzeko arropa eraman beharko du.
Norbaitek irteeran parte hartzeko asmoa badu, gaur du izena emateko azken eguna. Amaia kafetegian jarri dute orria eta bertan adierazi beharko dute kotxea eramateko prest dauden edo ez.