Leitzan egur ustiaketaren egoera zein den ezagutzeko galdetegi bat zabaldu dute

Ttipi-Ttapa

Egur-ustiaketaren inguruko egoera hobeto ezagutu eta, aurrera begira, izan daitezkeen aukera eta beharrak aztertu nahi dituzte.

Leitzako Udalak eta LeitzEKO EBK taldeak egur ustiaketaren inguruko azterketa bat egin nahi dute eta gai honen inguruan etorkizunean eman daitezkeen urratsak aztertzen hasi dira. (Argazkia: Magnific)

Herritar askok egur loteak eskatu izan dituztela ikusi dute: «bai Leitzako Udalari, bai baso ustiaketan aritzen diren enpresei ere». Hori dela eta, herritarren «esperientzia, beharrak eta iritzia» ezagutzea garrantzitsua iruditu zaie. Leitzako herriaren ondare eta aberastasun nagusietako bat basoa izanik, «egur ustiaketaren inguruko egoera hobeto ezagutu eta, aurrera begira, izan daitezkeen aukera eta beharrak aztertu» nahi dituztela adierazi dute.
Horretarako, konpromisorik gabeko galdetegi hau betetzeko eskatu dute: «Jasotako erantzunak oso baliagarriak izanen dira azterketa egiteko eta etorkizuneko erabakiak eta urratsak zehazteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun