Euskararen egoera eta etorkizuna hizpide izanen dituzte ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa

Garikoitz Goikoetxeak hitzaldia eskainiko du (Ataria).

Leitzako Udalak ere bat egin du UEMAren Esnatu dinamikarekin eta ekimena herritarrei aurkeztu eta euskararen egoerari eta etorkizunari buruz hitz egiteko, Garikoitz Goikoetxea gonbidatu dute. Irailaren 17an, 18:30ean, Esnatu ala hil hitzaldia eskainiko du Leitzako udaletxeko batzar aretoan.

Goikoetxeak euskararen egoera soziolinguistikoaren inguruan egindako azken ikerketek utzitako emaitzak eta epe ertainera aurreikusten den bilakaera azalduko ditu, Iñaki Iurrebasorekin batera iaz argitaratutako Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburua oinarri hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun