[ARGAZKIAK] 256 parte hartzailek bukatu dute 16K Plazaola lasterketa

Ttipi-Ttapa

Plazaolako bide berdean lasterka eginez, Leitzako eta Lekunberriko geltoki zaharrak lotzeko aukera izan zuten irailaren 13an. 256 lasterkarik osatu zuten proba eta Leitzako Eneko Aizagirre Lasarte eta Altzoko Nerea Murua Carrasco izan ziren bizkorrenak. (Argazkiak: SAIZ PHOTOS)

16K Plazaola lasterketaren lehenbiziko edizioa jokatu zuten irailaren 13an. 300 parte hartzailek eman zuten izena proban eta 256 ailegatu ziren helmugara. Leitzaldeko lasterkari asko ziren tartean eta Mendialdeko bizkorrenei sari berezi bana ere eman zieten: Eneko Aizagirre Lasarte leitzarrak, mutiletan irabazlea, eta nesketan bigarren postua eskuratu zuen Lekunberriko Jaione Mikeo Lasarte izan ziren saridunak.

Ikusi sailkapen eta denbora guztiak hemen.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun