Entrenatzaile lanetan 25 urte bete dituen 'Arri'ri omenaldia egin dio Aurrera Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa

Larunbatean egin zuen Aurrera Kirol Elkarteak denboraldi hasierako festa. Hainbat ekintza antolatu zituzten goizean, bazkaria ere bai eta arratsaldean erregional mailako mutilek Arkiskilen partida zutela baliatuta, omenaldia egin zioten Jose Luis Arrizurieta Bildarraz Arri entrenatzaileari. Aurtengo denboraldian ere bera izanen da erregional mailako mutilen gidari. (Argazkiak: Aurrera KE eta Javier Aranburu)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun