Berriozarren 1979an sortu zen Txori Zuri dantza taldea eta 45 urte inguru daramatza, belaunaldiz belaunaldi euskal folklorearen transmisio lanean. Kultur 2026 programaren baitan, Txori Zuri Dantzan ikuskizuna eskainiko dute: dantzak, jantzi tradizionalak eta zuzeneko musika uztartzen dituen saioa izanen da eta txistua, gaita, trikitixa, panderoa eta alboka doinuak aditzeko aukera izanen da.