Aurrera Kirol Elkarteak denboraldi hasierako festa eginen du larunbatean

Ttipi-Ttapa

Aurrerako erregional mailako mutilek partida izanen dute arratsaldean Arkiskilen. (Argazkia: Javier Aranburu)

Irailaren 12an, goizeko hamarretatik hamabietara hainbat ekintza antolatu dituzte Leitzako kiroldegian eta eguerdian eta arratsaldean futbol partidak izanen dira Arkiskilen.

Denboraldi hasierako festa antolatu du irailaren 12an Aurrera Kirol Elkarteak. Hasteko, 10:00etan, futboleko eta saskibaloiko jarduera irekiak izanen dituzte kiroldegian. 11:00etan, berriz, eskubaloian aritzeko aukera izanen da. 12:00etan jubenil mailako jokalariek partida izanen dute Arkiskilen. Bazkaria ere antolatu dute Aurrera Kirol Elkartean, 14:30 aldera. Arratsaldean, 18:00etan, erregional mailako mutilek partida izanen dute Lakuntzako Lagunartea Kirol Elkartearen kontra. 21:30ean Agur, joan da nere soñue antzerkia dago Leitzako plazan eta emanaldia bukatu ondotik, festaren bukaera egiteko asmoa dute Aurrera Kirol Elkartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun