'Larraungo sagardogintza' dokumentala aurkeztuko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa

Larraun eta Lekunberrin dauden hainbat sagar mota.

Leitzako udaletxeko aretoan izanen da aurkezpena bihar, hilak 11, 19:30etik aurrera. Altzadi Leitzako Kultur Elkarteak antolatu du hitzordua.

Larraungo Sagardogintza dokumentala Larraun eta Lekunberri aldean sagardoa egiteko zegoen tradizio zaharra berreskuratzeko eta bistaratzeko sortutako ikus-entzunezko proiektua da. Ondare Kultur Taldeak eta Larraungo Txalapartariek bultzatu eta antolatutako egitasmo baten barruan kokatzen da. Javier Irigoienek zuzendu du ikerketa eta koordinazio lana. Eskualdeko sagardogintzaren prozesua eta historia jasotzen ditu eta grabaketak Aldazko Lixutokian eta Martitxonea sagardotegian egin zituzten. Dokumentalaren bidez, garai bateko baserritarren lana, sagar biltzea eta dolareetako prozesu tradizionala belaunaldi berriei helarazi nahi izan zaie, Larraun ibarreko ondare kulturala bizirik mantentzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun