Talo Egunaren XXI. edizioa izanen da aurtengoa eta 10:30etik aurrera, Leitzako Saralegi Taloak, Saldiasko talogileek eta Basaburuko Jan Talok eskaintzen dituzten taloak erosteko aukera izanen da. Talogintza tailerra ere eskainiko dute karrapean, 11:00etatik 12:00etara. Eguerdian, giza proba erakustaldia antolatu dute. Leitzako trikitilariek girotuko dute plaza goiz osoan zehar. Musikaren erritmora postuz postu ibiliko dira, akaso, bisitariak. Mendialdeko Azoka Ibiltaria geldialdia eginen du Leitzan eta 32 ekoizlek eta artisauk jarriko dute bertan postua. Azoka 11:00etatik 14:30era egonen da irekita.
Postuen artean, 16K Plazaola lasterketako korrikalariei ere tokia egin beharko diete. Aurten antolatu dute lehenbizikoz lasterketa eta 300 korrikalarik eman dute izena. 09:30ean aterako dira Lekunberriko geltokitik eta Bide Berdeko 16 kilometroak egin beharko dituzte Leitzako plazako helmugara ailegatzeko. Eguna bukatzeko, Kultur 26 programaren baitan, Txori Zuri dantza taldeak emanaldia eskainiko 19:00etan Leitzako plazan.