Kaxkabeltza Elkarteak erretiroa hartu duten kideak omendu ditu

Ttipi-Ttapa

Omenaldia jaso zuten Kaxkabeltza elkarteko kideak. Irudian, Arantxa Mariñelarena falta da.

Kaxkabeltza Elkarteak irailaren 5ean egin zuten Stock Azoka baliatu zuen azken urteetan erretiroa hartu duten elkarteko kideak omentzeko. Mari Jose Sarratea, Jose Mari Gil, Jose Mari Zubillaga, Jose Antonio Urkiola, Joanes Esteban Ceballos eta Arantxa Mariñelarena (argazkian falta da) izan ziren omenduak. Urtetan Urkiola harategiaz, Leitza Garajeaz, Belarra Belar dendaz eta Arzallus harategiaz arduratu dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun