Azken Muga jaialdiaren 11. edizioak inguruko hainbat artistari eginen die leku

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 3a

Azken Muga jaialdiko antolatzaileak. Tartean, Arantzazu Lizartza leitzarra.

Irailaren 5ean hasiko da jaialdia eta Plazaolako bide berdean, Frankiko eremuan, eginen dituzte ekitaldi guztiak

Naturaz, arteaz eta kulturaz gozatzeko aukera eskainiko du Azken Muga jaialdiak. Hau idazterakoan egitaraua oraindik ez dago guztiz itxia, baina aurreratu dute irailaren 5ean hasi eta iraileko azken igandera arte luzatuko dela. Tarte horretan, artista plastikoak Plazaolako bide berdean, Frankin, egonen dira lanean. Asteburu guztietan izanen dira emanaldiak. Irailaren 5ean, eguerdian, irekiera ekitaldia eginen da eta arratsaldean, Ione Gorostarzuk eta Arantzazu Lizartzak errezitaldi poetikoa eskainiko dute. Irailaren 12an,  mural kolektiboa, artisten topaketa eta Hidden Garden eta Beleren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen da. Irailaren 19an, bertso saioa eta gazta dastaketa antolatu dituzte eta Garoa saria ere banatuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun