Leitzako Kaxkabeltza elkarteak stock azoka antolatu du larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 2a

Leitzako plazan izanen da azoka.

Herriko lau merkatarik parte hartuko dute Leitzako plazan eginen duten azoka berezian.

Udaberriko eta udako salgai hondarrak eramanen dituzte Lirain arropa dendak, Bi Pausok eta Leitza Kirolak. Jatekoa ere izanen da, Txokosferak ere parte hartuko baitu azokan. Leitzako plazan, irailaren 5ean, 10:00etatik 19:00etan egonen da irekita azoka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun