Aresoko Mendi Martxaren XVII. edizioa igandean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 2a

Mendi martxaren bukaeran paella banatuko dute parte hartzaileen artean.

Irailaren 3an bukatuko da online izena emateko epea eta egunean bertan ere izanen da aukera, 07:00etatik 07:45era.

Irailaren 6an mendizaleek hitzordua dute Areson. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 21 kilometrokoa eta 12 kilometrokoa. Ibilbide luzea egin behar dutenak 08:00etan aterako dira plazatik eta motzekoak 09:00etan. Ulizar da ibilbideko lehenbiziko tontorra eta hortik Merkura jaitsiko dira. Ibilbide motza egin nahi dutenak, ezkerretarantz hartu eta Pagozelaira joanen dira. Handik beherantz egin eta Matxaingo ur jauziaren aldamenetik pasaz, herriraino ailegatuko dira. Ibilbide luzea egin behar dutenek,  Merkun eskuinetara jo eta Urkietako gaina izanen dute helburu. Handik, Museon barna, Guratzera igoko dira eta borden bideari segika, Aresoko plazara iritsiko dira.

Irailaren 3an bukatuko da online izena emateko epea eta 15 euroren truke, kamiseta eta paella jasoko dituzte. Egunean bertan ere izanen da aukera 07:00etatik 07:45era, 20 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun