Lan postuek eskatzen dituzten baldintzak eta baloratuko diren ezaugarriak hainbat dira. Eskatzen den oinarrizko baldintza bakarra, Euskarako C1 titulazioa eta ahozko euskara menperatzea da. Titulazioaren falta izanez gero, gaitasun froga bat gainditzea beharrezkoa izanen da titulazioaren ordezkoa lortzeko. Bertzetik, eskualdearen ezagutza izatea, haur eta gazteekin eskarmentua izatea eta hezkuntzari eta aisialdiari lotutako ikasketa edota esperientzia edukitzea baloratuko da, baita ere, aisialdiko begirale titulu ofiziala izatea.
Eskualde bakoitzean lanpostuek baldintza ezberdinak eskaintzen dituzte:
· Bortzirietan, «Solasean» egitasmoan, urritik maiatzera arte iraungo du lanpostuak. Gutxienez 18 lanordu osatuz hilabetean eta gehienez 36 lanordu, arratsaldez. Irailaren 11ra arte curriculuma aurkezteko epea.
· Malerrekan, «Auzoko Lagunak» egitasmoan, urritik maiatzera arte, hilabetean 30 lanordu arratsaldez. Irailak 9ra arteko epearekin curriculuma bidaltzeko.
· Leitza eta Goizuetan, «Auzoko Lagunak» egitasmoan, urritik maiatzera arte, hilabetean 18 lanordu osatuz arratsaldez. Irailak 9ra arte curriculuma bidaltzeko epearekin.
Interesa duen edonork, informazio gehiago eskuratu nahi badu edo curriculuma aurkeztu nahi badu, nora@taupamugimendua.eus helbidera idatzi edo 674 35 19 17 zenbakira deitu.