Bestak 2026

Artikutzan San Agustin eguna ospatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 27a

Urtean behin irekitzen dituzte Artikutzako atea, eta hori bihar, abuztuaren 28an, izanen da, San Agustin Eguna ospatzeko. 08:00etan irekiko dituzte ateak, eta pilota partidak, bertsolariak, herri kirol saioa eta musika izanen dira bisitarien gozamenerako. 

11:30ean hasita, bi pilota partidu jokatuko dituzte. Alde batetik,  Amaia Aldai eta Larraitz Galardi, Goiuri Zabaleta eta Miriam Arrillagaren kontra ariko dira; bestetik, Oihan Etxeberria eta Haitz Aranburu, Xabi Salaberria eta Eneko Zalakainen kontra.

Bazkalondoan bertsolarien saioa hasiko da: 16:00etan Alaia Martin eta Xabat Illarregi bertsotan ariko dira. Ondotik, 17:00etan, herri kirol erakustaldia hasiko da. Aizkoran, Iker Vicente eta Txomin Amundarain, Ugaitz Mugerza eta Arkaitz Etxebesteren kontra ariko dira, eta harri jasotzen Mikel Lopetegi Urra, Lierni Osa eta Maddi Gesalaga.

Eguna borobiltzeko, 20:00etatik aurrera Itzal taldearekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun