Energia berriztagarriak

Goizuetako Udalak eguzki plakak jarriko ditu Xalto ikastetxeko teilatuan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 27a

50 kW instalazio fotovoltaikoa jarriko dute.

Trantsizio energetikoaren alde beste urrats bat eman dute Goizuetan. Xalto Ikastetxeko teilatuan 50 kW-ko instalazio fotovoltaikoa jartzeko proiektua landu dute, Goiekhi Energia Komunitatearekin elkarlanean. Instalazio berriak, sortutako energiaren erdia herritarren eskura jarriko da.

Energia berriztagarria herrian bertan sortu eta aprobetxatzea da asmoa: «Udalaren energia beharren zati bati erantzun eta, aldi berean, autokontsumo kolektiboa bultzatzea». 48.243,55 euroko aurrekontua du proiektuak eta 33.722,12 euroko dirulaguntza lortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun