Leitzako plazatik, 09:00etan aterako dira probako parte hartzaile guztiak. Ibilbide laburra egitea erabakitzen dutenek, 25 kilometro eta 1.100 metroko desnibela duen itzulia osatu beharko dute. Denera, hiru jaitsiera egin beharko dituzte. Ibilbide luzea osatu nahi dutenek, lau jaitsiera, 32 kilometro eta 1.500 metroko desnibelarekin. Jaitsieretako batean denborak hartuko dituzte eta kategoria bakoitzeko bizkorrenek (neskak, mutilak eta bizikleta elektrikoak) sariak izanen dituzte. Parte hartzaile guztien artean beste hainbat sari ere zozketatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Proba ondoren pintxoak eta edariak dohainik banatuko dituzte Leitzako plazan.
Izena emateko epea irekita dago, rockthesport.com-en eta 200 lagunentzat dago tokia. Parte hartzaile bakoitzak 35 euro ordaindu behar ditu.