Goizuetako Xalto Ikastetxeak IkasNova gela izanen du datorren ikasturtetik aurrera

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 26a

Abuztuan hasi dituzte lanak eta urriaren 7rako bukatzea aurreikusten dute.

Goizuetako Udalak Nafarroako Gobernuaren 18.842,92 euroko dirulaguntza jaso du espazioa egokitzeko, lanak abuztuan eginen dituzte.

Espazio berriaren egokitzapena Xalto eskolaren eskaera izan da: «ikasleak beren ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtzea da asmoa». Sorkuntza, esperimentazioa eta lankidetza oinarri izanen dituen ikaskuntza eredua sustatu nahi dute, «ikasleen autonomia, parte hartze aktiboa eta sormena indartuz». Komunikazio eta konpetentzia digitalak garatzeko aukera ere emanen du. Espazioa egokitzeko aurrekontua 42.409 eurokoa da eta 18.842,92 euroko dirulaguntza jaso dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun