Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Umore ederrean hasi dituzte festak Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 17a

Ostiralean lehertu zen festa Goizuetan eta giro ezin hobea izan dute asteburu osoan, Felix Loiarteren argazkietan ikus daitekeen bezala: txupinazoa, prozesioa, pilota, bertsolariak, pentatloia, sagardoaren eguna… goizuetarrek ez dute aspertzeko astirik ez izan.

Ospakizunak gaur izanen du segida eta bihar borobilduko dituzte festak:

Abuztuak 17, astelehena

10:30ean haurrentzako puzgarriak eta ur txirrista. 12:30ean buruhandi eta erraldoiak herriko trikitilariekin. 13:30ean Igandea txarangaren irteera. 14:00etan haurrentzat bazkaria ikastolan. 17:00etan Umore Ona Pilota Eskolako umeen partidak. 17:00etan mus txapelketa Iskibin. 18:30ean Umore Ona dantza taldearen emanaldia. 19:30ean Igandea txarangaren irteera. 20:00etan Goittikiren bingoa ikastolan. 21:00etan dantzaldia Gorka Mendinuetarekin. 22:30ean zezensuzkoa kale nagusian.

Abuztuak 18, asteartea

11:30ean Umore Ona peñaren irteera Igandea txarangarekin. 12:00etan pilota partidak: Apaolaza eta Galartza ariko dira aurrez aurre. Segidan. Goizueta eta Aranoren arteko partida: Perurena eta Apezetxea, Olaizola eta Lizeagaren aurka. Ondoren, Igandea txarangaren irteera. 14:30ean Umore Ona peñaren bazkaria ikastolan. Ondoren, kalejira Igandea txarangarekin. 18:30ean Lasturko zezenak. 20:00etan Gottikiren bingoa ikastolan. 00:00etan udaletxe aurrean bukaera ekitaldia. 00:30ean dantzaldia Beñat Mitxelenaren eskutik. Ondoren Igandea txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun