[BIDEOA] Eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

‘Leitze leku seguru bat izatea denon ardura da!’ izenburupean aurkeztu dute Leitzako eraso sexisten aurkako protokoloa, Erasoen Aurkako Mahaiaren, Leitzako Udalaren eta Lañaide talde feministaren eskutik. Honen berri astelehenean eman zuten Leitzako udaletxeko batzar aretoan eta bideoa ere aurkeztu zuten. Leitzako pestak «aske eta asko» gozatzeko aldarrikapena egin dute. Arreta telefonoa ere (621 16 00 38) eskura izanen da abuztuaren 8ko reparto egunean, 20:00etatik 08:00etara eta abuztuaren 10etik 16ra, hogeita lau orduz. Informazio puntua ere izanen da abuztuaren 10, 12 eta 14an, 20:00etatik 00:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun