Agur, joan da nere soñue antzezlana irailaren 12an eskainiko dute Leitzako plazan. Antzerkian 80 herritarrek baino gehiagok parte hartuko dute. Leitzako ingurutxo dantzaren historia biltzen du Miel Mari Elosegi Luzek prestatutako lanak. Igandean egin zuten entsegua eta pixkanaka prestatzen ari dira estreinaldirako.