Aresoarrak ere suziria lehertu eta pesta giroan sartzeko prest daude

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 12a

Kuadrillen egunean herri osoa biltzen da pestara eta arratsaldean ingurutxoa dantzatzen dute.

Abuztuaren 14an piztuko dute suziriaren metxa eta asteartera arte hamaika ekitaldi antolatu ditu Aresoko pesta batzordeak, herritarrak zein bisitariak pesta giroan goza dezaten.

Abuztuak 14, ostirala

Arratsaldean umeentzako merienda eta jolasak guraso elkartearen eskutik.18:00etan txupinazoa eta jaio berriei zapien banaketa. Aurtengo omendua Maraburu Kooperatibako talde eragilea izango da. 18:30ean Frontenis Txapelketa Mistoko finala. 21:00etan guraso elkarteko afaria karpan. Ondoren, bingoa.

Abuztuak 15, larunbata 

09:30ean diana txistulariekin. 11:00etan meza. Ondoren, hamaiketakoa herritar guztientzat karpan.13:00etan Ados elkarteak antolatutako VI. Plazaz Plaza Txapelketako pilota partida. 19:00etan Aresoko dantza taldearen emanaldia. 21:30ean afari autogestionatua karpan. 23:00etan erromeria Ttarraka taldearekin.

Abuztuak 16, igandea

09:30ean diana herriko trikitilarien eskutik. 13:00etan herri kirolak. 14:30ean herri bazkaria karpan eta bazkalondoan Joanes Illarregi eta Julio Soto bertsolariak.18:00etan pilota partidua: Olano eta Olazabal, Urbieta eta Lazkozen aurka. 21:00etan sagardo dastaketa. 23:00etan erromeria Olgetan taldearekin.

Abuztuak 17, astelehena

09:30ean diana txistulariekin. 11:00etan umeentzako puzgarriak. 16:00etan mus txapelketa. 16:30ean Irurako erraldoiak.18:00etan haur eta gaztetxoen krosa. 19:00etan patata tortilla lehiaketa. Bitartean, Mikeltxi Dj plazan. 21:00etan patata tortilla afaria. 23:00etan Mikeltxi Dj.

Abuztuak 18, asteartea

09:30ean diana trikitilariekin. 11:30ean kuadrilla bakoitzeko bi kidek karpara joan beharko dute bazkarirako mahaiak eta edariak prestatzera. 12:00etan kuadrillen kalejira Lau Katu txarangarekin. 15:00etan bazkaria. Bazkalondoan, jolasak eta Aresoko ingurutxoa. Ondoren, Itzal erromeria taldea. 21:00etan bokata jana. 23:00etan erromeria Itzal taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun