Bestak 2026

Leitzako pestetako otorduetarako txartelak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 29a

Jendetza bildu ohi da Sarek Leitzako pestetan antolatzen duen herri bazkarian.

Abuztuaren 10ean, Etxera! kantu bazkaria antolatu du Sarek eta abuztuaren 13an herri afaria izanen da. Ikusi albiste barrenean txartelak non, zenbatean eta noiz arte eskura daitezkeen.

Abuztuaren 10ean, Etxera! kantu bazkaria antolatu du Sarek. Txartelak Torrean eta Maimurren eskura daitezke abuztuaren 7ra arte. Helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 18 euro. Bazkalondoa Kuxkuxtu txarangak alaituko du.

Abuztuaren 13ko herri afarirako txartelak, berriz, abuztuaren 8ra arte egonen dira salgai. Helduen txartelak Peritza, Torrea eta Leitzarra tabernetan jarriko dituzte salgai 31 euroren truke. Haurrentzako txartelak 20 eurotan eskura daitezke Zortziko tabernan. Helduek itsaskiz betetako piperrak, penka beteak onddo saltsarekin, risottoa, oilasko errea, goxua edo sorbetea eta edaria, kafea eta kopa izanen dituzte prezio horretan. Haurrek kroketa eta nuggetsak, hanburgesak patatekin, edateko jogurta eta edaria. Norbaitek alergia, intolerantzia edo aparteko egoeraren bat balu, kulturazinegotzia@leitza.eus-era idatzi eta jakinarazi beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun