Uztailean hainbat ekitaldi antolatu ditu Leitzako Gaztek Azmarren taldeak. Leitzako karrapea zinema bihurtu zuten uztailaren 2an eta uztailaren 16an hainbat kiroletan ibili ziren: ping pongean, badmintonean, frontenisean... eta indarrak berreskuratzeko luntxa ere prestatu zuten. Hilabetea borobildu eta pestetarako giroa berotzeko, berriz ere elkartzeko asmoa dute. Uztailaren 30ean, 21:30ean afari autogestionatua eginen dute karrapean eta segidan, musean ariko dira.
Leitzako pestetan, abuztuaren 14an, ospatuko duten Gazte Eguneko txartelak ere ostegunean salduko dituzte. 21:00etatik aurrera eskuratu ahal izanen dira. 23 euro ordainduta, bazkarirako txartela, edalontzia eta kamiseta eros daitezke.