Pilota jaialdia antolatu dute Leitzako pestetan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

Iera Agirre Iturriaga leitzarrak herrian jokatuko du abuztuaren 15ean.

Abuztuaren 15ean, 18:00etan, izanen dute hitzordua pilota zaleek Amazabal pilotalekuan. Leitzako Udalaren, Ados Pilotaren eta Garferen eskutik punta-punta jaialdiaz gozatzeko aukera izanen da dohainik. 

Udara Caixabank txapelketako partidarekin hasiko da pilota jaialdia. Iturriaga leitzarra eta Arrastia, Oskozen eta Perezen aurka ariko dira. Urriaren 3an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den finalerako txartela lortzeko bidean pauso garrantzitsua izanen da Leitzako partida irabaztea.

Segidan, Victor eta Merino II, Retegi Bi eta Arbizuren kontra ariko dira. Sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun