Final handiaren aurretik izan zen pilota soinurik plazan. Gaztetxoen arteko partidak eman zion hasiera jardunaldiari eta segidan hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Janitz Sagastibeltzak eta Ibai Bengoetxeak, Egoi Bidarten eta Aimar Zubillagaren kontra. Zubillaga, Oinatz Alkortaren ordezkoa izan zen. Lehia estua izan zen eta azkenean, Sagastibeltzak eta Bengoetxeak 22 eta 20 irabazi zuten.
Finalean ere, denek txapela beltza eskuratu nahi eta pilotariak ez zeuden amore emateko prest. Jon eta Xabi Jaunarenak 22 eta 18 irabazi zieten Julen Baleztena eta Ibai Gili.