Aresoko Frontenis Txapelketa Mistoak baditu finalistak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 28a

Uztailaren 20an jokatu zituzten finalaurreko azkeneko partidak.

Finala abuztuaren 14an jokatuko dute 18:30etik aurrera.

Maiatzaren 20an hasi zen Aresoko II. Frontenis Txapelketa Mistoa eta 23 bikote aritu dira finalerako txartela eskuratzeko lehian. Azpimarratzekoa da 14 bikote izan direla helduen kategorian. Uztailaren 20an jokatu zituzten finalaurreko azkeneko partidak eta erabakita gelditu da nortzuk izanen diren finalistak. Haurretan Arhane Gurrutxaga eta Mateo Gereño, Aret eta Irai Onsaloren kontra ariko dira. Gaztetxoen taldean Andrea Otermin eta Aimar Atxukarrok, Aiert Baraibar eta Andoni Belauntzaran izanen dituzte aurkari. Helduetan, Anartz Olano eta Ane Urreta, Xabi eta Josune Alustizaren kontra ariko dira. Finala abuztuaren 14an jokatuko dute 18:30etik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun