[ARGAZKIAK] 21. urteurrena ospatuta, pestei begira jarri dira Atekabeltz gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 22a

Atekabeltz gaztetxeak 21. urteurrena bete du eta hori ospatzeko egun osoko pesta antolatu zuten uztailaren 18an. Giro ederrean ibili ziren eta uztailaren 20an berriz ere mahaiaren bueltan elkartu ziren. 

Urteurreneko ospakizunak atzean utzita, pestei begira jarri dira. Abuztuaren 8an, 10ean, 12an eta 14an kontzertuak, elektronika gaua eta Djak antolatu dituzte. Herri jantokia ere irekiko dute. Abuztuaren 10ean Perurenak, abuztuaren 12an Jan Talok eta abuztuaren 14an Ondalan Koopek food trucka jarriko dute 20:00etatik 23:00etara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun