Leitza, Areso, Ezkurra eta inguruko herrietara zabaldu nahi dute eskaintza eta haur, gazte eta familien beharrei erantzunen dien «kirol proiektu hezitzaile bat eraikitzeko ilusioz elkartu» direla azaldu dute. Azpimarratu dute kirola ez dutela jarduera soil bat bezala ulertzen: «Harremanak eraikitzeko, balioak lantzeko, osasuna sustatzeko eta herria indartzeko tresna dela sinesten dugu». Argi utzi nahi izan dute hasieratik, beraien nahia ez dela inor ordezkatzea: «Leitza eta inguruko herriak elkartu eta haur eta gazteen kirol eskaintza kalitatezkoa eta hezitzailea izatea nahi genuke». Aurrera Elkartearekin harremanetan segitzen dutela ere azaldu dute: «Elkarrizketarako zein adostasunak bilatzeko borondate osoa mantentzen dugu». Bitartean, datorren denboraldiaren antolaketa lanak aurrera doaz eta kirol eskaintza prest dute: «Futbola, eskubaloia, saskibaloia, atletismoa eta xakea eskainiko ditugu».
Izena emateak martxan
Uztailaren 24an bukatuko da Leitzaldea Kirol Eskolan izena emateko epea eta uztailaren 26an Aurrera Elkartekoa. (Izenen gainean klik eginda duzue zuzenean galdetegietarako lotura).