Asto gurdi gainean, zakuetan txukun jarrita ekarri zuten txondorgileek ikatza plazara. Salmenta mugatu zuten, buruko zaku bat, ahalik eta jende gehienari emateko aukera. Denera, 85 zaku saldu zituzten eta saldu gabe gelditu zenarekin aurrerago erabakiko dute zer egin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.