Plazandreak txapelketatik kanpo gelditu da Goiuri Zabaleta leitzarra

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 21a

Aldai, Arrillaga, Goiuri Zabaleta leitzarra eta Mendizabal, astelehenean Bilboko Esperantza pilotalekuan. Lehenbiziko bikoteak finalerako txartela lortu zuen eta leitzarra eta Mendizabal txapelketatik kanpo gelditu dira.

Astez-astez gora egiten ari da Emakume Master Cup Zirkuituko Plazandreak torneoa eta, Bilboko Esperantza frontoiko harmailetan ere gero eta giro hobearekin, abuztuaren 10ean jokatuko diren final handietarako lehen finalistak erabaki ziren asteleheneko jardunaldi erabakigarrian.

Uztailaren 20an jokatutako partidan, Mendizabalekin batera, 18-22 galdu zuen Aldairen eta Arrillagaren kontra

Binaka, aurreko astean bezala, Aldai-Arrillagak garaipena lortu zuten, 22-18 txapelketatik kanpo gelditu diren Goiuri Zabaleta leitzarraren eta Mendizabalen aurka eta, emaitza honekin, finalerako txartela eskuratu dute bizkaitarrak eta gipuzkoarrak. Kaiolan ere, Enara Gamindek badaki txapelaren lehian izango dela, astelehenean Aizane Ibarrolari tanto bakarraren aldeaz irabazita. Laukizkoak lehen jardunaldian garaipen oso erosoa lortu bazuen ere, bigarren partidan, Binakako txapela janzteko bikote izan zuen aurrelari nafarrak oso zail jarri dizkio gauzak (18-17). 

Gamindek eta Aldai-Arrillagak datorren astean jakingo dute zeintzuk izango diren finaleko euren aurkariak zeintzuk izango diren. Binaka Arrizabalaga-Bergara eta Salsamendi-Capellanek neurtuko dituzte indarrak eta Ibarrolak eta Erasunek Lau eta Erdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun