Leitzatik Goizueta eta Aranora arteko bidea eginen du LAGA Biblionetak aste honetan. Lehenbizi Goizuetan eta ondotik Aranon eginen du geldialdia. Goizuetako eskolako atarian 11:00etatik 12:00etara eginen dute liburu trukea eta Aranon 12:30etik 13:00etara. Liburuak eskatzeko biblilei@navarra.es helbidera edo 621 24 80 24 telefonora idatzi behar da.