Maiatzaren 9an hasi zen Plazako Pilota Txapelketaren 33. edizioa. Inoizko parte hartzaile kopururik altuenarekin, 20 bikote aritu dira lehian. Partidaz partida, finalaurreko fasera ailegatu dira. Gaur, hilak 17, jokatuko dute finalaurreko lehenbiziko partida. Julen Baleztena eta Ibai Gil, Hegoi Bidart eta Oinatz Alkortaren kontra ariko dira. Bihar, hilak 18, jokatuk0 dute beste finalaurrekoa. Ibai Bengoetxea eta Janitz Sagastibeltza, Jon Jaunarena eta Xabi Jaunarenaren kontra ariko dira finalerako txartela lortzeko lehian.