Bigarren finalista larunbatean erabakiko da, Juanenea-Aldabe eta Segurola-Ezkurra II.aren arteko partidan
Gauzak honela, Barrenetxeak eta Zubirik, 7 punturekin, finalerako sailkapena segurtatua dute eta Azpiroz eta Larrañaga txapelketatik kanpo gelditu dira. Finalerako bigarren txartela larunbatean Galarretan jokatuko den azken jardunaldian jokoan izanen dute Aritz Juanenea doneztebarrak eta Aldabek, Segurola eta Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren kontra jokatuko duten partidan. Irabazleak finala jokatuko du.