[ARGAZKIAK]: 150 bat lagun elkartu dira Goizuetan Karmen bezperako ospakizunean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 16a

Uztailaren 15ean festa eguna izaten dute Goizuetan eta aurten ere, hutsik egin gabe, herri afaria egin eta sua piztu dute afalondoan. (Argazkiak: Umore Ona Elkartea)

Umore Onatik azaldu dutenez 2011n hasi ziren Karmen Bezperako ospakizuna antolatzen: «Juan Antonio Lekuona Salaberriak bultzatu zuen ekimena, garai bateko usadioa berreskuratu nahian. Beraiek umetan sua pizten omen zuten egun honetan eta udalaren laguntza zuzena jaso zuen ekialdi  hau aurrera eramateko».

Hasiera hartan, patata tortilla lehiaketa antolatzeko ohitura izaten omen zuten: «Goizuetako Udalaren kontu izaten zen patatak, arrautzak, tipula, olioa...  jartzea. Parte hartzaileek izakin hauekin tortilla egin behar zuten. Ondoren afaldu eta afal ostean sua pizten zuten». Tortilla lehiaketak sei urtez iraun zuen, baina geroztik ez da aurrera eraman. Afaria eta sua, ordea, bai. Umore Ona Elkarteak antolatzen du jaialdia gaur egun, udalaren eta Ikastolako Batzordearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun