Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatuko dute igandean Leitzak eta Hernanik

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 16a

Leitzako Julen Baleztena eta Aimar Zubillaga jubenilak Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako finalean. Orain, Hernaniren kontra jokatuko dute Euskal Herriko finala.

Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa nagusia irabazi ondotik, Leitzak Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatuko du Gipuzkoako txapeldun izan den Hernaniren kontra uztailaren19an, igandean 11:00etan hasita, Zumarragako pilotalekuan.

Zumarragako pilotalekuan ariko dira, igandean 11:00etan hasita

Leitzak Euskal Herriko txapelketako finalerdia irabazi zion joan den asteburuan Legutiori, Arabako txapeldunari. Leitzarrek hiru partidak irabazi zituzten. Kadete mailan, Leitzako Hodei Sagastibeltzak eta Aiur Ugartemendiak 22-3 irabazi zieten Legutioko Osorori eta Lekuonari; jubenil mailan, Leitzako Julen Baleztenak eta Aimar Zubillagak 22-7 irabazi zieten Legutioko Beitiari eta Motori eta seniorretan, Leitzako Hegoi Txoperenak eta Eñaut Goikoetxeak 22-11 irabazi zieten Legutioko Del Campori eta Arriolabengoari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun