Uztailaren 16an 17:00etan elkartuko dira Aresoko plazan eta bertan emanen dizkiete jarraitu beharreko argibideak. Hiru bat orduz, 20:00 aldera arte, luzatuko da jarduera. Iparrorratza erabiltzen eta mapak irakurtzen ikasteko aukera izanen da. Eguraldi txarra balego, beste egunen batean eginen lukete.