Aitasemegiko larre eta pagadi batean piztu zen suaren abisua astearte eguerdian hartu zuten Nafarroako Suhiltzaileen koordinazioa zentroan. Cordovillako baso suhiltzaileak eta Goizuetako suhiltzaile eta herriko langileak ibili ziren itzaltze lanetan, bi helikopteroren laguntzarekin. Jakitera eman dutenez, iluntzerako sua kontrolpean zuten. Dena den, gauez ere suhiltzaile brigada bat zaintza lanetan gelditu da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.