Larunbatean 11:00etan hasiko dira ekitaldiak eta elkarrekin tarte polit bat pasatzeko asmoz, jokoak antolatu dituzte. 14:00etan brindisa eginen dute eta 14:30ean bazkaria. Txartelak Torrea tabernan jarri dituzte salgai 15 eurotan; erosteko azkeneko eguna uztailaren 16a izanen da. Ondoren, bingo musikatua antolatu dute. Arratsaldean, 18:00ean, karro-moji poteoa eginen dute 21:00etan luntxa. Gauean, 22:30etik aurrera, Puntu Takoma, Kumbialari eta Aske Dj ariko dira gaua girotzen.