18-14 irabazi zion Erasuni eta binakako partidak Aldaik eta Arrillagak 22-13 irabazi zieten Salsamendiri eta Capellani
Atseden hartzeko asti handirik izan ez bazuten ere, txapelak emandako indarragatik edo, partida bikaina jokatu zuten. Partidaren zatirik handienean aurrelari leitzarra iazko txapelduna baina gehiago izan zen kantxan, baina asko sufritu behar izan duzuen 18-14ko emaitzarekin nagusitzeko. Pilotari gogorra da Erasun, gutxi oparitzen duen horietakoa eta ez zuen berehalakoan amore eman. Pilota luze erabili zuten biek, lau eta erdiko marra bilatuz, erritmo bizian eta tantoak bukatzerakoan ere asmatu zuten, Goiuri Zabaleta txaparekin haserre aritu bazen ere.
Binakako partidan, pilotari guztiak maila ederrean aritu baziren ere, Amaia Aldai aurrelaria izan zen lauretan onena eta berak erabaki zuen garaipena. Oso zentratuta, abiadura handia sartu zion pilotari eta tantoak amaitzen ere bikain aritu zen, Arrillagarekin batera, Salsamendiri eta Capellani 22-13 gailentzeko. Atzelarien arteko lehia dotorea izan zen, Andrea Capellanek asko astindu zuen pilota, baina ederki eutsi zion Arrillagak. Salsamendik ere partida txukuna jokatu zuen, baina Amaia Aldai askoz erabakigarriagoa izan zen eta horrek erabaki zuen partida.