Karmen bezpera ospatzeko hitzordua dute goizuetarrek uztailaren 15ean, asteazkenean. Norberak eraman beharko du afaria etxetik eta Umore Ona Elkarteak mahaiak, aulkiak, mahaiko tresnak eta edalontziak jarriko ditu. Sagardoa eta ardoa udalaren kontura izanen da. Eguraldi txarra eginez gero, elkartean eginen dute afaria. Afalondoan, arbiaren zuztarrak errez sua piztuko dute plazan, garai batean herriko baserri eta etxeen atarietan egiten zuten bezalaxe.