Leitzako plazako pilota txapelketako final erdietarako txartelak erabakita

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 9a

Hogei bikotek parte hartu dute 33. edizioa bete duen txapelketan.

Final laurdenetako fasea bukatu da eta uztailaren 18an jokatuko dituzte finalerdietako partidak. 

Plazako Pilota Txapelketaren 33. edizioa azkeneko fasean sartu da. Hogei bikote aritu dira finalerako txartela lortzeko lehian eta uztailaren 18an, larunbatean, erabakiko da nortzuk jokatuko duten festa aurrean finala. Finalerdietako lehenbiziko partida Egoi Bidart eta Oinatz Alkortak Julen Baleztena eta Ibai Gilen kontra jokatuko dute. Bigarrena, Jon eta Xabi Jaunarenak Janitz Sagastibeltza eta Ibai Bengoetxearen aurka.

Final laurdenetako partidetako emaitzak:

  • Egoi Bidart-Oinatz Alkortak vs. Jon Apezetxea-Unai Olano (22-19)
  • Julen Baleztena-Ibai Gil vs. Aimar Sagastibeltza-Mikel Sagastibeltza (22-17)
  • Jon Jaunarena-Xabi Jaunarena vs. Xuban Telletxea-Unax Zabaleta (22-6)
  • Janitz Sagastibeltza-Ibai Bengoetxea vs. Mikel Sagastibeltza-Iker Mariezkurrena (22-15)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun