[ARGAZKIAK] 225 txirrindularik parte hartu dute Goizueta BTT proban

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 8a

Ikusi Garazi Loiartek (Loratzen) ateratako argazki sorta.

Uztailaren 4an egin zuten Goizueta BTT probaren bigarren edizioa. 225 partaide izan ziren eta jende dezente dortsalik gabe gelditu zen. Ibilbidean egindako aldaketek harrera ona izan dutela adierazi dute antolatzaileek: «Artikutzako basotik pasatzea lortu dugu eta xenda berri dezente ere egin dira».  Balorazio ona eginda, datorren urterako ikasten segi eta hobetzeko gogoz daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun