Euskal Herria Mendi Erronka lasterketak ikusleei erronka luzatu die aurten ere eta bigarren argazki lehiaketa antolatu dute. Nekane Garrido leitzarra izan da irabazlea eta 200 euroko saria eskuratu du. Epaimahaiak nabarmendu du, «unea, mezua, ikurrak eta ibilbidea ongi biltzen dituela argazkiak».
Bigarren saria, Isabel Calderok eskuratu du. Belaunaldi ezberdinak, genero ikuspegia eta lasterketako ikurrak erakusten ditu argazkiak. 100 euroko saria eskuratu du. Hirugarren postuan gelditu da Ziortza Artola leitzarrak aurkeztutako argazkia. Epaimahaiak «unea, emozioa eta konposizioa» goraipatu ditu. 50 euroko saria lortu du.