Mendialdea Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua martxan jarri dute

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 3a

Gainontzeko udal zerbitzuekin eta herriko eragileekin ari dira lanean.

Emakume* eta gizonen* arteko berdintasuna sustatzen duten neurriak sortzea da helburua eta horiek gizartean txertatzen laguntzea.

Mendialdea Mankomunitateak berdintasun zerbitzua eskainiko du Leitzaldean eta Urumealdean. Emakume* eta gizonen* arteko berdintasuna sustatzen duten neurriak sortzea da helburua eta horiek gizartean txertatzen laguntzea. Gainontzeko udal zerbitzuekin eta herriko eragileekin ari dira elkarlanean. Berdintasunari buruzko informazio orokorra eskaini eta tokian tokiko egoera zein den erakusten duten diagnostikoak eta planak osatzen dituzte. Kontsultaren bat egin nahi dutenek, berdintasuna@mendialdea.eus-era edo  609 65 46 84ra idatz dezakete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun