Alde batetik, iaz egindako Burua piztu, aukerak eraiki kanpaina errepikatuko dute. 2012 eta 2013 urteetan jaiotako gazteei zuzendua dago eta kanpaina horren bidez, aisialdi aktibo eta osasungarria sustatu nahi dituzte. Helburua substantzien kontsumoa eta pantailen erabilera problematikoa prebenitzeko eta kontsumoaren hasiera adina atzeratzeko.
Bestetik, Elkarrekin neurria argiago kanpaina eginen dute, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako nerabeei eta haien familiei zuzenduta. Helburua nerabeen osasun mentala eta ongizate emozionala indartzea da, erabaki kontzienteak hartzeko gaitasuna sustatuz eta substantzien kontsumoaren prebentzioa landuz. Nerabeek gutun bat eta flexometro bat jasoko dituzte etxean. Tresnak linterna txiki bat eta metro bat ditu, eta hiru ideia nagusi irudikatzen ditu: argia, egoerak perspektibaz aztertzeko; neurria, norberaren mugak ezagutu eta errespetatzeko; eta tresnak, zailtasunei aurre egiteko baliabide pertsonal eta sozialak badituztela gogorarazteko.
Mezua argia da: egoera berrien aurrean gelditu, pentsatu, neurria hartu eta, behar denean, laguntza eskatu. Informazio gehiago edo orientazioa jasotzeko, herritarrek Prebentzio Programarekin harremanetan jar daitezke 948 510 840 edo 681 26 51 89 telefono zenbakietan, edota prebentzioa@lagagizartezerbitzua.org helbidera idatzita.