Goizueta BTT martxaren bigarren edizioa larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 1a

Iaz berrehun bat parte hartzaile elkartu ziren.

Parte hartzaileek ibilbide luzea edo motza izanen dituzte aukeran. Ibilbide luzeak 38 kilometro eta 1.400 metroko desnibela izanen ditu eta motzak 28 kilometro eta 900 metroko desnibela.

Garai batean Ixkibi kanpinak antolatzen zuen BTT proba gogoan, haien lekukoa hartu zuten herriko gazte batzuk iaz eta Goizueta BTT proba antolatu zuten. Berrehun bat parte hartzaile elkartu ziren Goizuetako mendietan barna. Larunbat honetan eginen dute martxaren bigarren edizioa. Plazatik 09:00etan elkarrekin aterako dira txirrindulari guztiak eta ez denez proba lehiakorra bizikleta elektrikoarekin parte hartzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun