Ostiralean herriko eskea egin zuten Lagun Arteko gazteek eta pesten hasiera gozoa izan zela diote: «Hasiera ona eman genien eta herriko eskean erantzuna oso ona izan zen». Larunbateko pestak, ordea, ez zituen aurreikuspenak bete: «larunbatean plana guztiz aldatu zen, baserrietako ateak ez zituzten ireki eta ezin izan genuen urteroko ohitura den baserrietako eskea egin». Arratsaldean, egindako sagardo dastaketan «giro polita» egon zen arren, afarian «inoiz baino jende gutxiago» elkartu zen. 50 bat lagun elkartu ziren, Lagun Artekoak barne. Unai Mendizabal eta Xabat Illarregi aritu ziren afalondoan bertsotan.